Kokapena: Vitoria-Gasteiz | Mota: Etxebizitza |
Azalera: 66,94 m2 | Bezeroa: Partikularra |
Data: 2021ko abendua | Argazkiak: La Caja Gris |
Etxebizitza hau 1955ekoa da eta garai hartan asko erabiltzen zen banaketa tradizionala mantentzen zuen: etxebizitza alde batetik bestera gurutzatzen zuen korridore bat, zeinek gainontzeko geletara sarbidea ahalbidetzen zuen. Etxebizitzaren formak laukizuzenak korridorea errespetatzera behartzen du eta hori dela eta, elementu honi entitatea eman nahi izan zaio diseinu honetan zabaltasun handiagoa emanez; pasabideko espazio soil bat izatetik etxebizitzaren ardatz printzipalean bihurtzera pasatuz. Korridorea erabilera propioko espazioa da proiektu honetan eta tabike mugikor gardenen bidez, gainerako gelak bisualki konektatzen ditu argitasun handia eta erosotasun-sentsazioa lortuz.
|