Proiektu bakoitza abiapuntu bakar gisa hartzen dugu: arkitektura sinplea, denboraz kanpokoa, gehiegikerietatik ihes egiten duena eta denboraren joana saihesteko gai dena, baina aldi berean hunkitzen duena.
Proiektu bakoitza abiapuntu bakar gisa hartzen dugu: arkitektura sinplea, denboraz kanpokoa, gehiegikerietatik ihes egiten duena eta denboraren joana saihesteko gai dena, baina aldi berean hunkitzen duena.
Eraikuntza berria
Leku ezin hobean duzu lursail bat, eta zure ametsetako etxea nola egin jakitea besterik ez zaizu falta?
Gure proiektuak diseinuaren garapenarekin hasten dira, non bezeroa diseinuaren erdigune izanda, gure ideiak bere beharretara egokitzen ditugun. Estiloa eta espazioen arteko lotura definitzen ditugu, eta txoko bakoitza xehetasunez diseinatzen dugu. Dena erabat definituta eta pentsatuta geratzen da, ezustekoak saihesteko. Eraikin berritzaileak diseinatzen ditugu, ingurunea errespetatzen dutenak, kontsumitzen duten energia eta espazioa optimizatuz.
Zerbitzu integrala eskaintzen dugu, proiektuaren diseinurako beharren azterketatik hasi eta obra fasean dauden interiorismoko azken xehetasunetaraino, garapen osoaren kontrol zehatzaren bidez.
Erreforma integralak
Zure etxebizitzari itxura berria eman nahi diozu? Zure beharrak beste batzuk dira eta aldatu nahi duzu?
Zure espazioa moldatuko dugu, xehetasun guztiak gure proiektuekin zainduz, non diseinuak milimetrora egiten baitira zure behar berrietara egokitzeko.
Espazioari ahalik eta etekinik handiena aterako dion banaketa garatuko dugu, zure neurrira eta zure estilora egina, zure etxebizitza leku paregabea izan dadin, gure ezagutza teknikoak eta estetikoak uztartuz.
Barnealdeen diseinua
Amaitu duzu zure etxea, baina orain erabat hutsik dago? Gustuko duzun etxebizitza berri bat erosi duzu, baina badago zerbait hobetu edo berritzeko?
Espazio horiek leku berezietan bihurtuko ditugu diseinu pertsonalizatuen bidez.
Gure proiektuetan ahalik eta xehetasunik txikienak zaintzen ditugu, milimetroan planoak eraikitzen lan eginez. Horri esker, lana kontrol eta zehaztasun handienarekin egin dezakegu.
Bestelakoak
Pisu bat erosi nahi duzu eta aditu baten aholkuak behar dituzu? Etxebizitza bat erosi nahi duzu eta haren egoerari buruzko aholkularitza behar duzu, bai eta hura eraberritzeko izango zenituzkeen aukerei buruzkoa ere?
Erosketa-aholkularitz zerbitzuari esker, zure etorkizuneko etxebizitzaren bisitan lagunduko dizugu, eta ikuskapen sakon eta zehatza egingo dugu, ondoren txosten tekniko oso bat entregatzeko, eraikinaren egoerari buruzko informazio guztiarekin: kontserbazio-baldintzak, eraberritzeko potentziala, etab.
Txosten honek dirua eta atsekabeak aurreztea eta prezioa dokumentu tekniko batekin negoziatzea lortzen dute.
Honetaz gain, beste mota batetako zerbitzua teknikoak eskaintzen ditugu: eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak, eraikinen ikuskapen teknikoak, azaleren txostena, jarduera-lizentziak, bizigarritasun-zedulak lortzeko dokumentazioa, etab.